Coachinga
Zer da coachinga?
- ICF Nazioarteko Coaching Federazioaren definizioa:
«Coaching profesionala bezeroekin egiten den gogoeta eta sormenezko laguntza-prozesua da, eta, horren bidez, ahalmen pertsonala eta profesionala areagotzen da».
- ASESCO Espainiako Coaching Elkartearen definizioa:
«Coaching profesionala entrenamendu-prozesu bat da, pertsonalizatua eta konfidentziala, eta, tresna multzo handi baten bidez, pertsona bat orain dagoen tokiaren eta egon nahi duenaren artean dagoen hutsunea betetzen laguntzen du».
Coachinga, niretzat, lanbide edo lan-prozesu bat baino gehiago da: bizitza ulertzeko era bat da, bizitzeko era bat. Norberaren bizitza eraikitzea, etengabe ikasiz, asmatuz eta okertuz, oztopoak, mugak eta beldurrak gaindituz, norberaren esku dagoena landuz, emozioak onartuz, norberaren burua eraldatuz eta aldatuz, eta benetan izan nahi duzun pertsona osatuz. Bizitza KONTZIENTE izanez bizitzea, ARDURATSU IZATEA eta horren arabera JARDUTEA.
Coachinga, oinarri beretik abiatuta, hainbat eremu profesionaletan aplika daiteke. Nire lana kirol coachingean eta coaching exekutibo edo profesionalean oinarritzen da.
Nire iritzian, Diego Gutiérrez eta Santiago Scheeleren definizioak oso ondo azaltzen du kirol coachinga zer den.
“Kirol coachinga entrenamendu- eta ikasketa-prozesu bat da. Eta prozesuaren helburua da kirolariaren, entrenatzailearen eta zuzendariaren talentua eta baliabideak piztea, kirol-errendimendua zein errendimendu pertsonala ahalik eta gehien areagotzeko eta barne-oztopoak ezabatzeko, jomugak edo helburuak zehaztuko dituen ekintza-plan baten bidez (aldaketa)”.
Norentzat da kirol coachinga?
- Kirolari eta entrenatzaile indibidualentzat.
- Kiroletako klub edo taldeentzat.
- Kirol-zuzendarientzat.
- Klubetako zuzendari edo kirolean adituentzat.
Kirol coachingean lantzen diren zenbait alderdi:
- Kirol-helburuak diseinatzea.
- Ahalduntzea.
- Kezka-eremutik eragin-eremura igarotzea.
- Sinesmen mugatzaileak alde batera uztea, eta sinesmen indartzaileak barneratzea.
- Emozioak kudeatzea.
- Frustrazioa kudeatzea eta ikuspegia aldatzea.
- Asmoa eta motibazioa.
- Lidergoa: lider izatetik lider-coach izatera igarotzea.
- Multzo izatetik talde (ekipo) izatera igarotzea.
- Errendimendu handiko ekipoak sortzea.
CORAOPS Coaching Exekutiboko Institutuaren definizioa:
“Coachinga pertsonen eta ekipoen talentua garatzen duen lan-harremana da. CORAOPS® metodologiak konfiantzazko testuingurua sortzen du, autoezagutzan eta egungo errealitatean sakontzeko. Prozesu horretan, helburuak zehaztu, eta hobetzeko konpromisoa hartzera bultzatzen da; aukerak areagotu, eta ekintza-plan bat egiten da, eta, etengabeko jarraipenaren bidez, aurrerapenak neurtzen dira”.
Coaching exekutibo edo profesionalean, enpresetako lan-jarduerekin loturiko hainbat arlo lantzen dira.
Coaching exekutiboa, oro har, zuzentzeko gaitasunak hobetzeko helburua duten zuzendaritzako langile edo exekutiboentzat da. Prozesu horretan, hainbat arlo lantzen dira:
- Lidergoa garatzea.
- Komunikazioa hobetzea.
- Ardura berriak hartzea.
- Estresa kudeatzea.
- Lantaldeak hobetzea.
- Aldaketa profesionala.
- Familia- eta lan-bizitza kudeatzea.
Coaching profesionala gaitasun profesionalak hobetzeko helburua duten enpresako langileei zuzenduta dago. Prozesu horretan, hainbat arlo lantzen dira:
- Etorkizun profesionalaren inguruan hausnartzea.
- Laneko helburuak diseinatzea.
- Aldaketa profesionalak.
- Lanpostuari loturiko gaitasunak garatzea.
- Lan-harremanak kudeatzea.
Beste zerbitzuak
2017ko denboraldiaren erdian Gorkarekin lan egiten hasteko zortea izan nuen. Bildu ginen lehen egunetik, bide zuzenean bideratu du lana, eta benetan sinesten dut bere lan-metodologian; izan ere, arlo profesionalean eta pertsonalean hazi naizela sentitzen dut. Gorkarekin hasi baino lehen, etapa lehiakorra bizi nuen; batzuetan, oso negatiboa zen, eta, Gorkarekin egindako lanari esker, konturatu naiz lehiaketaz gozatuz eta egoera bakoitzetik ikasiz ere zorrotza, langilea eta profesionala izan naitekeela!
Denboraldi honen ostean, benetan uste dut burua kontrolatzea entrenamendu fisikoa bezain garrantzitsua dela, eta oso pozik nago prozesu hau Gorkarekin bizitzen ari naizelako
Nire karrera profesionalak bi une kritiko izan ditu, eta coach baten laguntza profesionala behar izan nuen, nahi nuen aldaketa-prozesuari heltzen laguntzeko. Gorka Acebal aukeratu nuen, zorroztasuna, gaitasun enpatikoa eta galdera egokiak egiteko gaitasuna duelako. Erantzunen bidez jaso dudan emaitza ikusgarria izan da
Hona etortzeaz oso harro nago; nire bizitzako erabaki onenetarikoa izan da. Oso pozik nago, eta plazera izan da prozesu hau Gorkarekin bizi izana, pertsona eta coach zoragarria baita.
Gorkarekin lan egiteak asko lagundu dit lehiaketetan nire esku dauden faktoreak hobeto bideratzen. 2017ko denboraldiaren erdian hasi ginen batera lan egiten, hilabete txarrak izan bainituen. Eta, ariketak eginez eta helburuak bideratuz, lehiatzeko era nabarmen hobetzea lortu genuen. Urte hartan irabazi nuen, lehenengo aldiz, Europako zirkuitua. Coachingak neure burua hobeto ezagutzen lagundu dit. Plazera da Gorkarekin lan egitea
Tresnek eta metodologiek ez dute ezertarako balio, ez badie norbaitek zentzua ematen. Behin eta berriz ekitea, ulermena eta grina behar dira pertsona bati bere bidea aurkitzen laguntzeko, eta hori da zuk ematen duzuna, Gorka. Zure ulermenari eta grinari esker, tresnez baliatu, eta nire helburuetara zuzendutako bidea osatu ahal izan dut
Coachingean izan dudan lehen esperientzia izan da, eta, egia esanda, esperientzia oso ona izan da. Nire emozioak eta ingurua kudeatzen ikasi dut, eta, horri esker, arlo profesionalean aurrera egin dut. Batez ere, egoerak beste ikuspegi batetik aztertzeko balio izan dit; eta, horri esker, nire ezaugarriak hobetu ditut. Gainera, ohartu naiz tresna horiek guztiak, lanean erabiltzeaz gain, bizitzan sortzen diren egoeretan ere erabil daitezkeela. Aurkikuntza handia izan da