Testigaintzak

Amaiur Sarriegi (futbol jokalaria)

Denboraldi honi dagokionez nire Coaching prozesuak gauza askotan lagundu dit, batez ere egunerokotasunean izan behar izan ditudan zenbait egoera (positiboak eta negatiboak) nola kudeatzen jakiteko tresnak eman dizkit. Nire eguneroko bizitzan sartu ditudan tresnak (arreta jarri nire buruari, ez eman besteen iritziei edo erabakiei garrantziarik, ez izan emaitza edo minutu edo helburu aldetik, gozatu momentuarekin ideala ez zen arren, konpentsazioak gogorra izan arren), burutu nahi izan ditudan ekintzak dira eta nire ustez hainbeste lagundu didatenak izan dira. Bai txarretan bai onean, prozesu honek onura handiak ekarri dizkit.”

 

Pablo Hervías (futbolaria)

“Hona etortzeaz oso harro nago; nire bizitzako erabaki onenetarikoa izan da. Oso pozik nago, eta plazera izan da prozesu hau Gorkarekin bizi izana, pertsona eta coach zoragarria baita.”

 

Eneko Capilla (Futbol jokalaria)

“2014/15 denboraldian hasi nintzen lanean Gorkarekin, eta urte hauetan guztietan asko lagundu dit futbolari bezala hazten, baina baita pertsona bezala ere. Asko lagundu dit entrenamenduak eta partidak hobeto prestatzen, bistaratzea bezalako ariketei esker edo helburu txikiak jarriz, neure buruarengan konfiantza handiagoa izaten eta nire eragin-eremuan dagoenaz bakarrik pentsatzen. Ikusarazi dit arrakastaz gozatzeaz gain, hori lortzeko bideaz gozatu behar dela. Konturatu naiz buruak oso paper garrantzitsua jokatzen duela futbolean, eta Gorkari esker oso pertsona indartsua naizela uste dut.”

 

Andy Criere (QS surflaria. Emotional Surfer)

2017ko denboraldiaren erdian Gorkarekin lan egiten hasteko zortea izan nuen. Bildu ginen lehen egunetik, bide zuzenean bideratu du lana, eta benetan sinesten dut bere lan-metodologian; izan ere, arlo profesionalean eta pertsonalean hazi naizela sentitzen dut. Gorkarekin hasi baino lehen, etapa lehiakorra bizi nuen; batzuetan, oso negatiboa zen, eta, Gorkarekin egindako lanari esker, konturatu naiz lehiaketaz gozatuz eta egoera bakoitzetik ikasiz ere zorrotza, langilea eta profesionala izan naitekeela!
Denboraldi honen ostean, benetan uste dut burua kontrolatzea entrenamendu fisikoa bezain garrantzitsua dela, eta oso pozik nago prozesu hau Gorkarekin bizitzen ari naizelako.”

 

Adrián Otaegui (golf-jokalari profesionala)

Gorkarekin lan egiteak asko lagundu dit lehiaketetan nire esku dauden faktoreak hobeto bideratzen. 2017ko denboraldiaren erdian hasi ginen batera lan egiten, hilabete txarrak izan bainituen. Eta, ariketak eginez eta helburuak bideratuz, lehiatzeko era nabarmen hobetzea lortu genuen. Urte hartan irabazi nuen, lehenengo aldiz, Europako zirkuitua. Coachingak neure burua hobeto ezagutzen lagundu dit. Plazera da Gorkarekin lan egitea.”

 

Mikel Motos (saskibaloi-jokalaria)

 “Tresnek eta metodologiek ez dute ezertarako balio, ez badie norbaitek zentzua ematen. Behin eta berriz ekitea, ulermena eta grina behar dira pertsona bati bere bidea aurkitzen laguntzeko, eta hori da zuk ematen duzuna, Gorka. Zure ulermenari eta grinari esker, tresnez baliatu, eta nire helburuetara zuzendutako bidea osatu ahal izan dut.”

 

Bezeroak

Adegi
Adegi
Adegi
Adegi
Adegi
Adegi
Adegi
Bellota
Bultzlan
Flujoma
Flujoma
Flujoma
Flujoma
Flujoma
Flujoma
Flujoma

Zure bidean lagunduko dizut