Nor naiz?

Donostian jaio nintzen, 1977. urtean. Hiru seme-alaba eder ditut, eta enpresa-munduaren eta kirolaren zale sutsua naiz. Horrez gain, irakurtzea, musika entzutea, zinemara joatea eta telesailak ikustea gustatzen zait. Klasikoa.

Bigarren hezkuntzan izan nituen irakasleengatik izango balitz, seguruenik, ez nintzateke gaur hemen egongo. Nire etorkizunerako nik espero nuena eta haiek espero zutena ez zetozen bat. Horregatik, uste dut oso garrantzitsua dela norberarengan sinestea.

Zalantzan egon nintzen, baina, azkenean, Zuzenbidea ikastea erabaki nuen, batik bat, eskaintzen zizkidan aukera profesionalengatik. Zuzendaritzan lizentziatu ondoren, hainbat aukera aztertu, eta Giza Baliabideen eta Lan Harremanen Zuzendaritza masterra egin nuen. Horrek nire etorkizuna markatu zuen, hor hasi baitzen nire orientazio profesionala enpresa-mundurantz bideratzen, eta, bereziki, master horretan entzun nuelako, lehendabizikoz, coaching hitza.

Masterra amaituta, CONFEBASK Euskal Enpresarien Konfederakuntzako Prestakuntza Sailean aritu nintzen lanean, ADEGIn, hain zuzen (Gipuzkoako Enpresen Elkartea). Esperientzia horren ostean, CAF–Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles enpresako Giza Baliabideen Sailean sartu nintzen. Hor, Lan Harremanetako teknikari gisa hasi nintzen, eta Giza Baliabideen buru izatera heldu nintzen, enpresak Beasainen, Irunen eta Madrilen dituen instalazioetan (guztira, 3.000 pertsona inguru).

Giza Baliabideen Masterra amaitu nuenetik, coachingaren esparruan etengabe ikasten aritu naiz. Lehenik, Coachingeko Ziurtagiri Profesionaleko Ikastaroa egin nuen. Lehen ikastaro orokor horren ondoren, Kirol Coachingean espezializatu nintzen. Horretarako, Kirol Coachingean Aditua titulua eta Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Psikologia eta Coaching masterra egin nituen. Bertan, Kirolaren Psikologia eta Coachingaren munduan oso ezagunak diren profesionalengandik ikasi nuen; besteak beste, David Llopis, Patricia Ramírez, Joaquín Dosil, María Ruiz de Oña, Oscar del Río eta Juanjo Agudorekin. Kirol-esparruan espezializatu ostean, CORAOPS Coaching Exekutibo Profesionaleko Goi Mailako Ikastaroa egin nuen, hau da, coachinga enpresetako langileekin eta exekutiboekin baliatzeko ikastaroa.

Horrekin guztiarekin, eta CAFen ia hamar urtez lan egin ondoren, 2017ko maiatzean, nire proiektu zirraragarria sortu zen: Gorka Acebal Coaching & Consulting.

Prestakuntza akademikoa

  • Zuzenbidean lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Giza Baliabideen eta Lan Harremanei Buruzko Masterra, Euskal Herriko Unibertsitatea eta ADEGI (Gipuzkoako Enpresen Elkartea)
  • Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Psikologia eta Coachinga masterra, Florida Universitaria (Valentzia)
  • CORAOPS Coaching Exekutibo Profesionaleko Goi Mailako Ikastaroa. CORAOPS Coach Exekutibo Profesionala ziurtagiria eta Coach Exekutibo eta Mentore ziurtagiria, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea
  • Kirol Coachingean Aditua titulua, Florida Universitariak (Valentzia) eta AECODE Espainiako Kirol Coaching Elkarteak ziurtatua
  • Coach Profesionala, IESEC Goi Mailako Ikasketen Institutuak egiaztatua eta ASESCO Espainiako Coaching Elkarteak ziurtatua
  • Taldeko Coaching ikastaroa, Florida Universitariak ziurtatua (Valentzia)
2017ko denboraldiaren erdian Gorkarekin lan egiten hasteko zortea izan nuen. Bildu ginen lehen egunetik, bide zuzenean bideratu du lana, eta benetan sinesten dut bere lan-metodologian; izan ere, arlo profesionalean eta pertsonalean hazi naizela sentitzen dut. Gorkarekin hasi baino lehen, etapa lehiakorra bizi nuen; batzuetan, oso negatiboa zen, eta, Gorkarekin egindako lanari esker, konturatu naiz lehiaketaz gozatuz eta egoera bakoitzetik ikasiz ere zorrotza, langilea eta profesionala izan naitekeela!
Denboraldi honen ostean, benetan uste dut burua kontrolatzea entrenamendu fisikoa bezain garrantzitsua dela, eta oso pozik nago prozesu hau Gorkarekin bizitzen ari naizelako

Gorkarekin lan egiteak asko lagundu dit lehiaketetan nire esku dauden faktoreak hobeto bideratzen. 2017ko denboraldiaren erdian hasi ginen batera lan egiten, hilabete txarrak izan bainituen. Eta, ariketak eginez eta helburuak bideratuz, lehiatzeko era nabarmen hobetzea lortu genuen. Urte hartan irabazi nuen, lehenengo aldiz, Europako zirkuitua. Coachingak neure burua hobeto ezagutzen lagundu dit. Plazera da Gorkarekin lan egitea

Adrián Otaegui , Golf-jokalari profesionala

Hona etortzeaz oso harro nago; nire bizitzako erabaki onenetarikoa izan da. Oso pozik nago, eta plazera izan da prozesu hau Gorkarekin bizi izana, pertsona eta coach zoragarria baita.

Pablo Hervías, futbolaria

Coachingean izan dudan lehen esperientzia izan da, eta, egia esanda, esperientzia oso ona izan da. Nire emozioak eta ingurua kudeatzen ikasi dut, eta, horri esker, arlo profesionalean aurrera egin dut. Batez ere, egoerak beste ikuspegi batetik aztertzeko balio izan dit; eta, horri esker, nire ezaugarriak hobetu ditut. Gainera, ohartu naiz tresna horiek guztiak, lanean erabiltzeaz gain, bizitzan sortzen diren egoeretan ere erabil daitezkeela. Aurkikuntza handia izan da

Julen Etxabeguren, Futbolaria

Tresnek eta metodologiek ez dute ezertarako balio, ez badie norbaitek zentzua ematen. Behin eta berriz ekitea, ulermena eta grina behar dira pertsona bati bere bidea aurkitzen laguntzeko, eta hori da zuk ematen duzuna, Gorka. Zure ulermenari eta grinari esker, tresnez baliatu, eta nire helburuetara zuzendutako bidea osatu ahal izan dut

Nire karrera profesionalak bi une kritiko izan ditu, eta coach baten laguntza profesionala behar izan nuen, nahi nuen aldaketa-prozesuari heltzen laguntzeko. Gorka Acebal aukeratu nuen, zorroztasuna, gaitasun enpatikoa eta galdera egokiak egiteko gaitasuna duelako. Erantzunen bidez jaso dudan emaitza ikusgarria izan da

Josean Rodriguez, Ekintzailetza-kudeatzailea

Bezeroak

Adegi
Adegi
Adegi
Adegi
Adegi
Adegi
Adegi
Bellota
Bultzlan
Flujoma
Flujoma
Flujoma
Flujoma
Flujoma
Flujoma
Flujoma

Zure bidean lagunduko dizut