Aholkularitza giza baliabideetan
Aholkularitza-zerbitzuan, bezeroarengandik gertuko laguntza eta aholkularitza ematen ditut, nire ezagutza eta esperientzia profesionala eskaintzen ditudan arloetan. Aholkularitza, nire ustez, balio hauetan oinarritzen da: konfiantzan, konpromisoan eta enpatian.
Hauek dira aholkularitzan lantzen ditudan arloak:
- Kultura eta balioak.
Erakundean laguntza ematea kultura-aldaketako prozesuetan.
- Feedbacka.
360 º-ko feedback txostenak.
- Lan Harremanak.
Aholkularitza negoziazio kolektiboko prozesuetan.
- Gogoeta estrategikoa.
Giza Baliabideen Sailean, aholkularitza gogoeta estrategikoko prozesuen inguruan.
- Talentua.
Laguntza ematea gaitasun handiko langileak kudeatzeko eta talentua atxikitzeko prozesuak ezartzen.
- Hautaketa.
Langileak hautatzeko prozesuetan. Zuzendari eta erdi-mailako agintariei zuzenduta (kanpoko laguntzaileekin egiten da).
Beste zerbitzuak
Coachingean izan dudan lehen esperientzia izan da, eta, egia esanda, esperientzia oso ona izan da. Nire emozioak eta ingurua kudeatzen ikasi dut, eta, horri esker, arlo profesionalean aurrera egin dut. Batez ere, egoerak beste ikuspegi batetik aztertzeko balio izan dit; eta, horri esker, nire ezaugarriak hobetu ditut. Gainera, ohartu naiz tresna horiek guztiak, lanean erabiltzeaz gain, bizitzan sortzen diren egoeretan ere erabil daitezkeela. Aurkikuntza handia izan da
Gorkarekin lan egiteak asko lagundu dit lehiaketetan nire esku dauden faktoreak hobeto bideratzen. 2017ko denboraldiaren erdian hasi ginen batera lan egiten, hilabete txarrak izan bainituen. Eta, ariketak eginez eta helburuak bideratuz, lehiatzeko era nabarmen hobetzea lortu genuen. Urte hartan irabazi nuen, lehenengo aldiz, Europako zirkuitua. Coachingak neure burua hobeto ezagutzen lagundu dit. Plazera da Gorkarekin lan egitea
Hona etortzeaz oso harro nago; nire bizitzako erabaki onenetarikoa izan da. Oso pozik nago, eta plazera izan da prozesu hau Gorkarekin bizi izana, pertsona eta coach zoragarria baita.
2017ko denboraldiaren erdian Gorkarekin lan egiten hasteko zortea izan nuen. Bildu ginen lehen egunetik, bide zuzenean bideratu du lana, eta benetan sinesten dut bere lan-metodologian; izan ere, arlo profesionalean eta pertsonalean hazi naizela sentitzen dut. Gorkarekin hasi baino lehen, etapa lehiakorra bizi nuen; batzuetan, oso negatiboa zen, eta, Gorkarekin egindako lanari esker, konturatu naiz lehiaketaz gozatuz eta egoera bakoitzetik ikasiz ere zorrotza, langilea eta profesionala izan naitekeela!
Denboraldi honen ostean, benetan uste dut burua kontrolatzea entrenamendu fisikoa bezain garrantzitsua dela, eta oso pozik nago prozesu hau Gorkarekin bizitzen ari naizelako
Nire karrera profesionalak bi une kritiko izan ditu, eta coach baten laguntza profesionala behar izan nuen, nahi nuen aldaketa-prozesuari heltzen laguntzeko. Gorka Acebal aukeratu nuen, zorroztasuna, gaitasun enpatikoa eta galdera egokiak egiteko gaitasuna duelako. Erantzunen bidez jaso dudan emaitza ikusgarria izan da
Tresnek eta metodologiek ez dute ezertarako balio, ez badie norbaitek zentzua ematen. Behin eta berriz ekitea, ulermena eta grina behar dira pertsona bati bere bidea aurkitzen laguntzeko, eta hori da zuk ematen duzuna, Gorka. Zure ulermenari eta grinari esker, tresnez baliatu, eta nire helburuetara zuzendutako bidea osatu ahal izan dut