coachinga

«Ezkur bat bezala gara: haritz eder bat bihurtzeko ahalmen guztia dugu geuregan. Janaria, estimulua eta argia behar ditugu hazteko, baina haritza, dagoeneko, geuregan dago». John Withmore

Mentoringa

«Kontatu zidaten, eta ahaztu egin zitzaidan; ikusi, eta ulertu egin nuen; egin nuenean, ikasi egin nuen». Konfuzio

Aholkularitza

«Hiru pertsona talde besterik ez dago: zerbait egiten dutenak, zerbait gertatzen denean begira geratzen direnak eta zer gertatu den galdetzen dutenak». Nicholas Murray Butler

Prestakuntza

«Ikasi eta ikasi, eta ikasi duena praktikatzen ez duena, goldatu eta goldatu, eta ereiten ez duena bezalakoa da». Platon

Gorkarekin lan egiteak asko lagundu dit lehiaketetan nire esku dauden faktoreak hobeto bideratzen. 2017ko denboraldiaren erdian hasi ginen batera lan egiten, hilabete txarrak izan bainituen. Eta, ariketak eginez eta helburuak bideratuz, lehiatzeko era nabarmen hobetzea lortu genuen. Urte hartan irabazi nuen, lehenengo aldiz, Europako zirkuitua. Coachingak neure burua hobeto ezagutzen lagundu dit. Plazera da Gorkarekin lan egitea

Adrián Otaegui , Golf-jokalari profesionala

Nire karrera profesionalak bi une kritiko izan ditu, eta coach baten laguntza profesionala behar izan nuen, nahi nuen aldaketa-prozesuari heltzen laguntzeko. Gorka Acebal aukeratu nuen, zorroztasuna, gaitasun enpatikoa eta galdera egokiak egiteko gaitasuna duelako. Erantzunen bidez jaso dudan emaitza ikusgarria izan da

Josean Rodriguez, Ekintzailetza-kudeatzailea

Coachingean izan dudan lehen esperientzia izan da, eta, egia esanda, esperientzia oso ona izan da. Nire emozioak eta ingurua kudeatzen ikasi dut, eta, horri esker, arlo profesionalean aurrera egin dut. Batez ere, egoerak beste ikuspegi batetik aztertzeko balio izan dit; eta, horri esker, nire ezaugarriak hobetu ditut. Gainera, ohartu naiz tresna horiek guztiak, lanean erabiltzeaz gain, bizitzan sortzen diren egoeretan ere erabil daitezkeela. Aurkikuntza handia izan da

Julen Etxabeguren, Futbolaria

Hona etortzeaz oso harro nago; nire bizitzako erabaki onenetarikoa izan da. Oso pozik nago, eta plazera izan da prozesu hau Gorkarekin bizi izana, pertsona eta coach zoragarria baita.

Pablo Hervías, futbolaria
2017ko denboraldiaren erdian Gorkarekin lan egiten hasteko zortea izan nuen. Bildu ginen lehen egunetik, bide zuzenean bideratu du lana, eta benetan sinesten dut bere lan-metodologian; izan ere, arlo profesionalean eta pertsonalean hazi naizela sentitzen dut. Gorkarekin hasi baino lehen, etapa lehiakorra bizi nuen; batzuetan, oso negatiboa zen, eta, Gorkarekin egindako lanari esker, konturatu naiz lehiaketaz gozatuz eta egoera bakoitzetik ikasiz ere zorrotza, langilea eta profesionala izan naitekeela!
Denboraldi honen ostean, benetan uste dut burua kontrolatzea entrenamendu fisikoa bezain garrantzitsua dela, eta oso pozik nago prozesu hau Gorkarekin bizitzen ari naizelako

Tresnek eta metodologiek ez dute ezertarako balio, ez badie norbaitek zentzua ematen. Behin eta berriz ekitea, ulermena eta grina behar dira pertsona bati bere bidea aurkitzen laguntzeko, eta hori da zuk ematen duzuna, Gorka. Zure ulermenari eta grinari esker, tresnez baliatu, eta nire helburuetara zuzendutako bidea osatu ahal izan dut

Bezeroak

Adegi
Adegi
Adegi
Adegi
Adegi
Adegi
Adegi
Bellota
Bultzlan
Flujoma
Flujoma
Flujoma
Flujoma
Flujoma
Flujoma
Flujoma

Zure bidean lagunduko dizut